Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Kirola

Zumarragako lau jokalari Sestao-Athletic derbian

Urretxu eta Zumarraga
2020/01/09
Otamotz
Larunbatean Sestaok eta Athleticek Kopako bigarren kanporaketa jokatuko dute, Las Llanas zelaian. Partida honek ikusmin handia piztu du Bizkaian, baina baita Zumarragan ere. Izan ere, Sestaon eta Athleticen bina zumarragar daude: Oskar Martin eta Jon Manuel batean eta Mikel Balenziaga eta Dani Garcia bestean. Lauak Urolaren harrobikoak dira. Partida 19:00etan hasiko da eta Cuatro katean emango dute. Beteranoena Oskar Martin aurrelaria da. 36 urte ditu jada, baina aurreko denboraldian 18 gol sartu zituen. Partida jokatzeko irrikatan dago, noski. «Lugo kanporatzea sekulakoa izan zen, baina hau demasa da. Teorian ez dugu irabazteko aukera handirik, baina dena ondo egiten badugu eta zortea lagun badugu… Gol erabakigarria sartzea sekulakoa izango litzateke». Dani Garciaren lagun mina da Martin. «Partida amaieran Daniri eskatuko diot kamiseta. Bere kamiseta asko ditut, baina larunbatekoa berezia izango da. Berak ere nirea nahi du. Ez genuen uste elkarren aurka jokatzeko aukera izango genuenik, eta Kopako kanporaketa batean neurtuko ditugu indarrak!».
Garcia eta Balentziaga // La Liga

Dani Garcia eta Mikel Balenziaga // La Liga

Beste hiruentzat hitz politak besterik ez ditu. «Danirekin Alacant taldean jokatu nuen eta sekulako erdilaria da. Mikel oso hegaleko ona da. Sansen zegoenean bere aurka jokatu nuen. Jon ere oso ona da. Gazteena da. Ea zortea duen eta gora egiten duen. Sestaon berak eta beste hamarrek jokatzen dute». Balenziaga da bigarren beteranoena: 32 urte egingo ditu otsailean. «Oso partida berezia da Athleticeko jokalariontzat, baina bereziki Dani eta niretzat. Ea lauok jokatzeko aukera dugun». Beste hirurak ondo ezagutzen ditu. «Oskarrek urte pila bat daramatza futbol munduan. Toki askotan egon da eta toki guztietan golak sartu ditu. Joni dagokionez, nire postu berean jokatzen du. Fisikoki sekulako animalia da. Futbolean jokatzeko oso adin egokian dago, esperientzia hartzen ari da eta oraindik asko egin dezake. Daniri dagokionez, zer esan… Aldagelan giro ona jartzen du eta zelaian asko ematen digu. Golak sartzen dituztenak hartzen dituzte aintzat, baina Athleticen Daniren postua oso garrantzitsua da». Dani Garciaren hitzak Balenziagak Kopako lehen kanporaketa jokatu zuen. Dani Garciari, ordea, Garitanok atseden eman zion. Oraingoan zelaira ateratzea espero du. «Partida polita izango da eta jokatzea espero dut. Oskarri eta Joni ostikoren bat ematea tokatzen bazait, ez dut zalantzarik izango. Oskar sekulako jokalaria da eta adinean aurrera doan arren, golak sartzen jarraitzen du. Jon oso langilea da eta gainera kalitatea du. Mikeli dagokionez, nik bezala, egunero topera entrenatzen du eta beti maila ematen du». Jon Manuelek ere jokatzeko gogo bizia du. «Lauok zelaian elkartzea oso polita izango litzateke. Oskar sekulako goleatzailea da. Esperientzia handia du eta gure taldeari asko ematen dio. Mikeli dagokionez, sekulako fisikoa du: azkarra eta indartsua da. Oso zaila da berari izkin egitea. Dani, berriz, zelai erdiaren jaun eta jabe da. Baloi asko lapurtu eta gutxi galtzen ditu. Taldeari oreka ematen dio».

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Pello Biain filosofia irakasleak erretiroa hartu du

2025/07/05
Urretxu eta Zumarraga
2

Santa Anastasia jaietako egitaraua

2025/07/04
Urretxu
3

Antion da gaur festa

2025/07/02
Zumarraga
4

Antxiñako Ama taldeko txistularien mezu hunkigarria

2025/07/03
Zumarraga
5

Emakumeen lehen ezpata dantzaren 10. urteurrena

2025/07/02
Zumarraga
6

Urretxuko Euskal Jaiko herri bazkarirako txartelak hilaren 15ean jarriko dira salgai

2025/07/04
Urretxu
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT