Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Ekonomia

Artisau talde batek denda ireki du Urretxuko Iparragirre kalean

Urretxu eta Zumarraga
2020/03/10
Otamotz
Urretxuko alde zaharrak gainbehera pairatu du azken urteetan eta udala herriko gune hau biziberritzeko lanean ari da. Besteak beste, lokal zaharrak berritu eta herriko elkarteei eskaintzea erabaki du. Iparragirre kaleko 12. zenbakikoa herriko emakume artisau talde baten esku utzi du eta Iparragirre 8koa merkatariei utziko die. Hauek bilerak eta ikastaroak egiteko erabiliko dute, besteak beste. Bi lokal hauen jabeek doan utzi dizkiote udalari, zaharberritzearen truke. Jabe gehiago lokalak uzteko prest daude eta hainbat elkartek lokalak eskatu dituzte dagoeneko. Artisauen lokalaren inaugurazioa ostiral arratsaldean izan zen. Ekitaldian herritar askok parte hartu zuten. Artisau taldea Edurne Pozueta, Eli Tapiolas, Ana Alvarez de Arkaia, Mireia Garcia, Evelyn Carrasco eta Elena Fernandez de Arangizek osatzen dute. Herriko gainontzeko artisauek ere taldeko kide izateko aukera dute. Pozuetak bitxiak eta artilezko lepokoak egiten ditu, Alvarez de Arkaiak altzariak berritzen ditu, pomadak eta xaboiak egiten ditu eta kakorratz ikastaroak ematen ditu, Carrascok objektuak bere marrazkiekin apaintzen ditu, Fernandez de Arangizek poltsak, diru-zorroak eta estutxeak egiten ditu eta Tapiolas eta Garciak ikastaroak ematen dituzte. Lehen ikastaroak asteburuan egin dituzte, lokalaren atzealdean dagoen gela batean. Denda ostiral arratsaldetan, larunbat eguerditan eta larunbat arratsaldetan irekiko dute. Bisitariak etortzen direnean ere irekiko dute. Aurten, Iparragirreren jaiotzaren 200. urteurrena dela eta, inoiz baino autobus gehiago etortzea espero da. Autobus bat heltzen den bakoitzean ere denda irekiko dute. Iparragirre 12ko lokala alde zaharra biziberritzeko proiektuaren barruan berritu eta ireki dute. 2018an Merkataritza Biziberritzeko Plan Berezia lantzen hasi ziren eta, diagnostikoaren arabera, alde zaharreko lokalen %65 itxita dago. Beste herri askotan bezala, alde zaharra husteko arriskua dago. Urretxuko Udalak urte batzuk daramatza dagoeneko huste horren aurka borrokan. Azken urteotan Eusko Jaurlaritzaren Merkataritza sailaren hainbat diru-laguntza lortu ditu. 2016an 21.700 euro lortu ziren, 2017an 27.000, 2018an 150.000 eta iaz 131.000. Azken bi urteetan Urretxuk lor dezakeen laguntza handiena lortu du. Aurten Iparragirre kaleko arkupea berrituko dute. Baldosa ez irristakorrak jarri, argiteria berritu eta zutoinak eta sabaia margotuko dira. Bestalde, sabaian Iparragirreren partiturak margotuko dituzte. Gainera, denden sarreran zorua gorriz margotuko da, jendeak dendak non dauden argi ikus dezaten eta sar daitezen. Obra hau uda aurretik egingo da. Gainera, arkupe honetan, plazara ematen duen lokal batean, maskotak garbitzeko denda bat irekiko dute. Iparragirre plaza Urretxuko Udalak Iparragirre plaza berritzeko asmoa ere badu. Egunotan plazaren azpian dauden garajeetara sarrera berria egiten ari dira eta aurrerago kultur etxera ematen duen aldean harmaila bat eraiki behar dute. Gainera, Iparragirre eta Labeaga kaleen arteko loturan irisgarritasuna hobetzeko asmoa dute. Horretarako, eremu guztiaren altuera berdindu behar dute. Aipatzekoa da ere, udalak etxe-orratzetik Grupo Santa Barbara auzora doan eremua berrituko duela. Horrek alde zaharra eta Jose Mari Lasa plaza hurbilduko ditu.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Aste honetan hil den Julen Albisua omendu dute Zumarragako jaietako xake txapelketan

2025/06/29
Urretxu eta Zumarraga
2

Danborrada arrakastatsua

2025/06/28
Zumarraga
3

Antion da gaur festa

2025/07/02
Zumarraga
4

Palestinarekin elkartasun argazkia

2025/06/30
Zumarraga
5

Larrain dantza jendetsua

2025/06/29
Zumarraga
6

Kuadrillen arteko olinpiadako argazki ikusgarrienak

2025/06/28
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT