Osasun Sailaren datuen arabera, bi herrien artean 22 positibo kasu agertu dira orain arte. Ospitalean 15 lagun daude koronabirusagatik ingresatuta, eta 2 alta eman dituzte.

Osasun Sailak koronabirusaren atzoko (asteazkeneko) datuak argitaratu ditu. Igoera txiki bat egon da: Zumarragan hamabost kasu daude detektatuta (bezperan baino bi gehiago) eta Urretxun zazpi (bat gehiago).
Zumarragako ospitalean 15 lagun daude koronabirusagatik ingresatuta eta bi alta eman dituzte.