Zumarragan 61 bizilagun daude gaitzak kutsatuta eta Urretxun 15. Goierrin denera 256 pertsonak pairatzen dute edo pairatu dute koronabirusa.
Eusko Jaurlaritzaren Osasun sailak argitaratu duen txostenaren arabera, ez dago kutsatu berririk Zumarragan eta Urretxun.
Bestalde, Zumarragako ospitalean 13 pertsona daude koronabirusarengatik ospitaleratuta, atzo baino gaixo bat gehiago.
EAEn, krisia hasi zenetik, 12.569ra igo da positibo eman duten pertsonen kopurua, atzo baino 457 gehiago. Gipuzkoan, 2.328 pertsona kutsatu dira Covid-19az, 24 ordutan 35 gehiago.