Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Gizartea

«Covid-19ak ez dit bereziki gogor jo, baina defentsa gutxi ditut»

Zumarraga

Asier de la Iglesiak (Zumarraga, 1983) esklerosi anizkoitza du, baina koronabirusa gainditzea lortzen ari da. Gainera, 100.000 euro bildu ditu bere gaitzaren ikerketaren alde.

2020/04/23
Otamotz

Zer moduz zaude?

Ondo, ondo… Egunak etxean pasatzen, telefono mugikorrarekin eta tablet-arekin. Zorteduna naiz: elkarrizketa asko egiten dizkidatenez, ez daukat aspertzeko astirik. Elkarrizketarik izango ez banu, aspertu egingo nintzateke. Atzo (asteartea) sei elkarrizketa egin nituen. Elkarrizketei esker, jendearekin hitz egiteko aukera dut. Ondo pasatzen dut. Atzo, adibidez, Alex Corretja tenislari ohiarekin hitz egin nuen, Eurosport katerako. Psikologo batzuk ere deitu didate. Covid-19ari eta esklerosi anizkoitzaren ikerketaren alde eman ditudan 100.000 euroei buruz hitz egiten ari naiz.

Noiz arte egongo zara etxean?

Ospitalean bost egun eman ondoren alta eman zidaten arrisku egoera gainditu nuelako, baina gaixo jarraitzen dut. Hilaren 27an 14 eguneko isolamendua beteko dut. 28an analitika egingo didate. Ez dut sukarrik eta ondo arnasten dut, baina oraindik buruko mina eta eztula ditut. Gainera, gibela puztuta eduki nuen eta analitika egin behar didate ondo nagoela ziurtatzeko. Ea ez didaten isolamendua luzatzen! Pasilloan paseatzeko eta sukaldatzeko irrikatan nago!

Gurasoekin bizi zara.

Komunera joateko bakarrik irteten naiz logelatik eta komunera joaten naizen bakoitzean lixibarekin garbitu beharra dago. Nik erabiltzen ditudan gauza guztiak ere lixibarekin garbitzen ditugu. Janari-dendatik ekarritako produktu guztiak lixibarekin ez garbitzeagatik kutsatu naizela uste dut. Neurri zorrotzak hartu dituzten batzuk kutsatu egin dira eta hain zorrotz aritu ez diren batzuk ez. Zoratzekoa da. Zorionez, egungo tratamenduak duela hilabete eta erdikoak baino eraginkorragoak dira. Geroz eta gehiago dakite birusari buruz.

Aste gogorrak izan al dira?

Gogorrena etxean pasa nuen. Sei ordutan behin gramo bateko parazetamola hartzen nuen arren, ez nuen sukarra 38’5ºtik jaistea lortzen. Ospitalean, malariaren aurkako botikarekin, hobera egin nuen. Bestalde, esklerosiari aurre egiteko hartzen ditudan botiken erruz, defentsa gutxi ditut. Koronabirusak ez ninduen bereziki gogor jo, baina ospitalean zeuden askok baino defentsa gutxiago nituen.

Zer egingo duzu etxetik irteten uzten dutenean?

Mendira joan eta maite ditudanei besarkadak eman. Hilaren 18an anaiaren urtebetetze eguna izan zen eta bideokonferentzia bidez ospatu behar izan genuen. 19an aitaren urtebetetze eguna izan zen eta, etxe berean bizi garen arren, ezin izan nuen besarkatu. Saskibaloia ez dut faltan sumatzen. Kirola egiten uzten ez digutenez, ez dut horretan pentsatzen. Garrantzitsuena ahalik eta jende gutxien hiltzea da.

Azken aste hauetan dena ez da txarra izan: ikerlariei 100.000 euro eman dizkiezu esklerosia ikertzen jarrai dezaten.

100.000 eurora heldutakoen euripean dantza egingo agindu nuen: nire lema euria egiten duenean atertu arte itxaron beharrean, euripean dantza egiten ikasi behar dela da. Ederra egin nuen lema hori hautatu nuen egunean… Ez dut sekula dantza egin eta jendeak 100.000 euro lortutakoan dantza egiteko eskatu zidan. Ezin garenez etxetik atera, oraingoz ezin dut euripean dantza egin…

Nola lortu duzu 100.000 euro biltzea?

100.000 euro baino gehiago bildu ditut, eskumuturreko salmentagatik BEZa ordaindu behar izan baitut. Eskumuturrekoak saltzeaz gain, kamisetak, ardoa eta betaurrekoak saldu ditut eta ekitaldiak antolatu ditut (Malagan, Madrilen, Sevillan, Valentzian, A Coruñan…).

Nori eman diozu dirua?

M1 egitasmoari. Estatu espainiarrean 27 ikerketa daude martxan eta M1 dirua banatzeaz arduratzen da. Biodonostiak 25.000 euro jaso ditu duela gutxi. Asko poztu naiz. Nire helburua esklerosia ikertzea da, baina bertako laborategi batetan oso ondo lan egiten ari direla jakitea pozgarria da, noski. Biodonostiako arduraduna ezagutzen dut, gainera.

Zure hurrengo helburua milioi bat euro lortzea da.

Ez dut txantxetan esan, e! Gogor borrokatuko naiz. Ez dakit zenbat urte behar izango ditudan, baina milioi bat euro emango dut ikerketaren alde. Proiektu oso garrantzitsu bat dut buruan, baina ezin dut bere berri eman. Berritzailea da. Beste inork ez du halakorik antolatu, nik dakidala. Konfinamendua bukatzen denean aurkeztuko dut. Bestalde, nire bizitzari buruzko liburu bat idazten ari naiz. Crowdfunding bidez argitaratuko dut.

Beste zerbait esan nahi al duzu?

Koronabirusa gainditzeko bi modu daude: etxean bi hilabete ematea edo ospitalean hilabete bat ematea. Jendeari etxean gelditzeko eta zaintzeko eskatu nahi diot. Ni ere oso kritikoa naiz politikariekin, baina herritarrok arduratsuak izan behar dugu. Ea kirola egitera ateratzen uzten digutenean ez dugun tontoarena egiten.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxu-Zumarragako taldeak irabazi du Lazkaomendiko jaietako herri kirol desafioa

2025/05/04
Urretxu eta Zumarraga
4

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
5

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT