Urretxun 18 dira positibo eman duten pertsonak eta Zumarragan 77
Eusko Jaurlaritzako Osasun sailak gaur (asteartea) argitaratu duen txostenaren arabera, Zumarragan eta Urretxun ez da koronabirus kasu berririk atzeman. Zumarragan 77 dira kutsatutakoak, eta Urretxun 18, denera 95.
Gainera, Zumarragako ospitalean lau gaixo bakarrik daude. Kopuru txikiena da, datu hori ematen hasi zirenetik. Datu hori martxoaren 19an hasi ziren ematen eta orduan sei gaixo zeuden.
Dena den, ez da erlaxatzea komeni. Gogoratu bi metroko distantzia mantendu behar dela etxekoak ez diren guztiekin.