Urretxun 18 dira positibo eman duten pertsonak eta Zumarragan 77
Eusko Jaurlaritzako Osasun sailak gaur (asteazkena) argitaratu duen txostenaren arabera, Zumarragan eta Urretxun ez da koronabirus kasu berririk atzeman. Zumarragan 77 dira kutsatutakoak, eta Urretxun 18, denera 95. Zumarragako ospitalean sei gaixo daude, bezperan baino bi gehiago.