Soraluze, Bidezar, Elizkale, Iparragirre, Legazpi eta Piedad kaleetan eta Euskadi plazan aparkatzeko denbora mugatua izango da berriro
Zumarragako Udalak aparkaldi mugatua indarrean jarriko du berriro, astelehenean. Soraluze, Bidezar, Elizkale, Iparragirre, Legazpi eta Piedad kaleetan eta Euskadi plazan ordu eta erdiz bakarrik aparkatu ahal izango da, astelehenetik ostiralera 08:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 21:00etara. Gainera, Legazpi eta Piedad kaleetan, larunbatetan, 08:30etik 14:30etara, ordu eta erdira mugatuta egongo da aparkalekua. Sistema doakoa da eta ez da txartelik hartu behar. Baimendutako gehieneko denbora igarotakoan kalea aldatu beharko da ordutegi tartea aldatu arte (goiza-arratsaldea).