Zumarragan 37 egun daramatzaten koronabirus kasu berririk gabe eta Urretxun 31

Eusko Jaurlaritzako Osasun sailak gaur (asteazkena) argitaratu duen txostenaren arabera, Zumarragan eta Urretxun ez da koronabirus kasu berririk atzeman. Zumarragan 77 dira kutsatutakoak, eta Urretxun 19, denera 96. Zumarragan ez da koronabirus kasurik atzeman azken 37 egunetan eta Urretxun 31. eguna dute kasu berririk gabe. Horrenbestez, azken hilabetean ez da koronabirus kasu berririk atzeman gure bi herriotan.