Osasun sailak zabaldutako txosten epidemiologikoaren arabera, 3 kasu berri atzeman dituzte abuztuaren 14tik gaurdaino: bat Urretxun eta bi Zumarragan.
Gipuzkoan 244 positibo zenbatu ditu Osasun sailak ostiraletik gaurdaino, Araban 318 izan dira, eta Bizkaian 931. Euskal Autonomia Erkidego mailan gaurko emaitzen arabera 14 eri daude ZIUn ospitaleratuak, eta 19 dira atzo ospitalera eramandakoak. Guztira 167 dira ingresatuta daudenak.
Nekane Murga Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak atzo ohartarazi zuenaren arabera «tsunami posible baten aurrean gaude», izan ere, 674 kasu iragarri zituzten larunbatean EAEn, eta hori kopururik handiena da datuak PCRetan oinarrituz ematen dituztenetik.