Osasun sailak zabaldutako txosten epidemiologikoaren arabera, bi kasu berri daude: bat Urretxun eta beste bat Zumarragan

Osasun sailak 24 orduan 2 kasu positibo berri bat atzeman ditu: bat Urretxun eta beste bat Zumarragan.
Gipuzkoan 73 positibo zenbatu ditu Osasun sailak 24 orduan, Araban 117 izan dira, eta Bizkaian 372. Euskal Autonomia Erkidego mailan 20 eri daude ZIUn ospitaleratuak, eta 39 dira atzo ospitalera eramandakoak. Guztira 176 dira ingresatuta daudenak.