Zumarragan 106 dira positibo eman duten bizilagunak eta Urretxun 43
Gaur eguerdian argitaratutako txostenaren arabera, Osasun sailak bi positibo gehiago atzeman ditu Zumarragan eta beste bi Urretxun.
Gipuzkoan 165 positibo zenbatu ditu Osasun sailak; Araban 53 izan dira, eta Bizkaian 360. Euskal Autonomia Erkidego mailan 47 eri daude ZIUn ospitaleratuak, eta 56 dira atzo ospitalera eramandakoak. Guztira 259 dira ingresatuta daudenak.