Joxe Mari Iparragirreren bizitzan nabarmendu ziren emakumeek Urretxuko artistaren bizipenak eta XIX. mendea ekarri dituzte gogora Labeaga aretoan.
Joxe Mari Iparragirreren bizitzan nabarmendu ziren emakumeek Urretxuko artistaren bizipenak eta XIX. mendea ekarri dituzte gogora Labeaga aretoan, ‘Iparragirre: bihotzeko Jose Mari’ ikuskizunean.
Iparragirren jaiotzaren 200. urteurreneko ospakizunetan emakumeen presentzia garrantzitsua izaten ari dira eta antzezlan horretan Iparragirreren bizitzan nabarmendu ziren emakumeak elkartu zituzten atzo: ama, emaztea, Parisen ezagutu zuen sopranoa, Manuela, alaba… Emakume horiek Iparragirreren bizipenak ekarri dituzte gogora eta XIX. mendeko gizartea nolakoa zen azaldu dute. Hiru emakume aritu dira aktore eta kantari lanetan: Joli Paskualena, Ainara Ortega eta Ane Gabarain. Iparragirreren aulkian, berriz, Anjel Unzu gitarra-jotzailea eseri da. Denek Tanttaka konpainiako Fernando Bernuesen zuzendaritzapean lan egin dute. Eskutitzak, berriz, Aizpea Goenagak, Arantxa Iturbek eta Iñigo Legorburuk idatzi dituzte. Fikziozko eskutitz horien bitartez, ikusleek Urretxuko bardoaren izaeraren eta bizitzaren berri izan dute. Gainera, aktoreek Iparragirreren kantak abestu dituzte.