Zumarragan 126 dira positibo eman duten bizilagunak eta Urretxun 60
Gaur eguerdian argitaratutako txostenaren arabera, asteburu honetan Osasun sailak sei positibo gehiago atzeman ditu Urretxun eta bat Zumarragan. Euskal Autonomia Erkidego mailan 63 eri daude ZIUn ospitaleratuak eta guztira 269 dira ingresatuta daudenak.
