Zumarragan 128 dira positibo eman duten bizilagunak eta Urretxun 63

Gaur eguerdian argitaratutako txostenaren arabera, azken 24 orduetan Osasun sailak hiru positibo atzeman ditu Urretxun eta bi Zumarragan.
Gipuzkoan 86 positibo zenbatu ditu Osasun sailak; Araban 26 izan dira, eta Bizkaian 169. Euskal Autonomia Erkidego mailan 60 eri daude ZIUn ospitaleratuak, eta 39 dira atzo ospitalera eramandakoak. Guztira 319 dira ingresatuta daudenak.