Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Kirola

Xabier Zaldua pentatloien maisu, hirugarren txapela jantzita

Zumarraga

III. Euskal Pentatloi Txapelketaren finala jokatu zuten atzo Azpeitiko zezen plazan, eta aurreko bi edizioetan bezala, Xabier Zalduak jantzi du txapela, 36:06 denbora eginda.

2020/09/27
Ihintza Elustondo /Urola Kostako Hitza

Euria goian-behean zela jokatu zuten atzo, larunbata, III. Euskal Pentatloi Txapelketaren finala, Azpeitiko zezen plazan, 22:00etan hasita. Askok uste zuten lehia bertan behera uzteko modukoa zela eguraldia, baina, hala eta guztiz ere, jokatu zuten proba. Segurtasun neurriak, maskarak eta aterkiak tarteko, irudi bitxiak ikusi ahal izan ziren harmailetan.

Kanporaketa fasean egindako denboren arabera, bi txandatan banatu ziren kirolariak: Kepa Peñagarikano azpeitiarra, Iñaki Errazkin eta Julen Kañamares lehiatu ziren lehen txandan, eta Xabier Zaldua –azken bi urteetako txapelduna–, Julen Gabirondo eta Xabier Orbegozo Arria V.a bigarrenean.

100 kiloko bolari 25 jasoaldi ematea; gizon proban, bi plaza osatzea 400 kiloko harriarekin; hiru kanaerdiko moztea; 50na kiloko txingekin lau plaza osatzea; eta korrika hiru kilometro egitea, zezen plazari 30 buelta emanez. Horiek izan ziren, hurrenez hurren, kirolariek egin beharreko lanak.

Lehen txandan, Peñagarikanok aldea atera zien Errazkini eta Kañamaresi lehen lau probetan, baina korrikarako garaia iritsi zenean, bete egin zen azpeitiarra. Peñgarikanok oinez eman zion zezen plazari itzuliren bat edo beste, baina lortu zuen indarrak berreskuratzea, eta, azkenean, denbora ona eginez amaitu zuen pentatloia: 38 minutu eta 42 segungo behar izan zituen lanak amaitzeko. Kontuan hartzekoa da Zalduak iaz 38:30 denborarekin jantzi zuela txapela. Azpeitiarraren atzetik amaitu zuen lehia Errazkinek (40:05), eta, ondoren, Kañamaresek (43:25).

Bigarren txandan, berriz, azken bi urteotako txapelduna nagusitu zen lehia guztian zehar. Gabirondo hurbil izan zuen une batean baino gehiagotan, eta korrikako proban, bazirudien harrapatu egingo zuela. Dena dela, azkenean, Zalduak lortu zuen abantailari eustea eta pentatloia aurrena amaitzea. 36 minutu eta sei segundo behar izan zituen hark lanak amaitzeko, azken bi urteetan egindako denborak hobetuz. Haren atzetik amaitu zuen Gabirondok (36:41), eta ondoren helmugaratu zen Arria V.a. Errezildarrak beteta amaitu zuen proba, nahiz eta bere denborarik onena egin zuen (37:55).

Azken hiru urteotako txapelak jantzita, Zaldua bilakatu da pentatloien maisu. Dena dela, bada haren pareko markak dituen beste kirolari bat: Joxe Mari Olasagasti. Hark ere hiru txapel ditu Euskal Pentatloi Txapelketan: 1983an, 1984an eta 1990ean gailendu zen proba horretan.

Hona hemen kirolariek atzo lortutako denborak:

  • 1. Xabier Zaldua: 36:06
  • 2. Julen Gabirondo: 36:41 (+00:35)
  • 3. Xabier Orbegozo Arria V.a: 37:55 (+01:49)
  • 4. Kepa Peñagarikano: 38:42 (02:36)
  • 5. Iñaki Errazkin: 40:05 (+03:59)
  • 6. Julen Kañamares: 43:23 (+07:17)

Hona hemen atzoko irudiak:

(Argazkiak: Ibon Errazu eta Ihintza Elustondo)

 

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Adirane Peñagarikanok Martirietako Igoera irabazi du Azkoitian

2025/07/09
Urretxu eta Zumarraga
2

Barrika lasterketa, geltokietako jaietako berrikuntza nagusia

2025/07/10
Urretxu eta Zumarraga
3

Santa Anastasia jaietako egitarauko azala, Julen Izagirrerena

2025/07/11
Urretxu
4

Pogacar eta Vingegaard erlojupeko batean nor baino nor, Zumarragan lehenengoz

2025/07/09
Zumarraga
5

Zumarragako Udalak 60 euroko erosketa bonuak bidaliko dizkie 2010etik 2019ra jaiotakoei

2025/07/08
Zumarraga
6

Geltokietako jaietako egitaraua

2025/07/10
Urretxu eta Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT