Gipuzkoan Bizkaian baino positibo gehiago atzeman dituzte
Gaur eguerdian argitaratutako txostenaren arabera, azken 24 orduetan Osasun sailak bost positibo atzeman ditu Zumarragan eta hiru Urretxun.
Gipuzkoan 186 positibo zenbatu ditu Osasun sailak; Araban 39 izan dira, eta Bizkaian 179. Euskal Autonomia Erkidego mailan 50 eri daude ZIUn ospitaleratuak, eta 33 dira atzo ospitalera eramandakoak. Guztira 263 dira ingresatuta daudenak.