Bizilagun bat elur gainean bizikletan ibili zen atzo, atzean haurra trineoan zeramala
Elurrak astebete darama jada Urretxu eta Zumarragako kaleetan eta dagoeneko urretxuar eta zumarragar batzuk Europa iparraldeko bizilagunak bezain trebeak bilakatu dira. Atzo iluntzean, herritar bat bizikletan ibili zen, atzean haurraren trineoa zeramala. Horra hor bizilagun batek grabatutako bideoa.