Asteburuan 25 positibo egon dira Zumarragan eta 12 Urretxun

Gaur eguerdian argitaratutako txostenaren arabera, asteburu honetan Osasun sailak 25 positibo atzeman ditu Zumarragan eta 12 Urretxun. Jaurlaritzak azken 14 egunetan 100.000 biztanleko 500 kasu baino gehiago dituzten herriak gorriz markatzen ditu eta Urretxu gorrien taldean sartu da. 527,16 kasu izan ditu 100.000 biztanleko azken 14 egunetan. Hala, bihar bertan tabernak itxi beharko dituzte. Zumarragak egunak daramatza gorriz markatutakoen artean eta egoerak, hobera egin beharrean, okerrera egin du. 885,86 kasu izan ditu 100.000 biztanleko azken 14 egunetan, orain arteko zifra okerrena.