Iñaki Alvarez, Alex Txikon eta Simone Moro mendizaleen taldeak Manasluko tontorra atzo (igandea) zapaltzea aurreikusten zuen, baina oinarrizko kanpalekura itzuli behar izan dira. 7.000 metroko altueran zeudela, haizete eta elurte gogorrek itzultzera behartu dituzte. Eguraldia alde dutenean berriro saiatuko dira gailurrera igotzen. Txikonen taldeak dituen aurreikuspenen arabera, asteazken edo ostegunean eguraldiak hobera egin dezake.
Iturria: naiz.eus
Argazkia: @AlexTxikon