Zumarragak 264,74 kasu izan ditu 100.000 biztanleko azken 14 egunetan eta Urretxuk 307,51

Gaur eguerdian argitaratutako txostenaren arabera, azken 24 orduetan Osasun sailak bi positibo atzeman ditu Zumarragan. Urretxun, berriz, ez du positiborik atzeman. Azken bost egunetan ez da positiborik atzeman Urretxun.
Jaurlaritzak azken 14 egunetan 100.000 biztanleko 500 kasu baino gehiago dituzten herriak gorriz markatzen ditu eta bi herriak zerrenda horretatik kanpo daude. Zumarraga horiz markatutakoen artean dago (azken 14 egunetan 100.000 biztanleko 300 kasu baino gutxiago). 264,74 izan ditu, hain zuzen ere. Urretxu oraindik laranjaz dago, baina horiz markatutakoen artera gerturatzen ari da: 307,51 kasu izan ditu 100.000 biztanleko, azken 14 egunetan.