Bideo bat egin du emakume baserritarrekin eta herri kiroletan aritu direnekin eta Zelai Arizti aretoan emango du, igandean 12:00etan

Martxoaren 8a datorrela eta, Urretxu-Zumarraga herri kirol elkarteak Emakumea: baserrian eta herri kirolean ekitaldia antolatu du igande honetarako. 12:00etan izango da, Zelai Arizi aretoan. Ekitaldian baserrian lan egindako eta herri kiroletan aritutako emakumeekin grabatutako bideoa emango dute. Sarrerak bihartik aurrera eskuratu ahal izango dira bi kultur etxeetan.