'Odolekoak' liburuari buruz hitz egin du, Antion

Yolanda Mendiolak zuzendu eta aurkezten duen Artefaktua telebista saioko lankideak Antion egon ziren atzo. Literatura saio honetan astero idazle bat elkarrizketatzen dute bere lana eta unibertsoa ezagutzeko eta atzo Antxiñe Mendizabal zumarragarrarekin elkartu ziren. Mendizabalek Odolekoak liburuari buruz hitz egin zuen. Mendizabali egindako elkarrizketa hilaren 27an emango dute, 13:00etan, ETB1en.