Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Kirola

«Nire helburua 2022ko Europako Txapelketan parte hartzea da»

Zumarraga

Lorea Ibarzabal korrikalariak (Las Palmas, 1994) urrezko domina lortu du pista estaliko Espainiako Txapelketan, 800 metroko lasterketan. Zumarragarra du aita.

2021/03/03
Otamotz

Nolatan hasi zinen atletismo munduan?

Umetan saskibaloian jokatzen nuen eta gimnasia egiten nuen. Madrileko erdigunetik Alcobendasera joan ginen bizitzera eta ikastetxe berrian ez zegoen gimnasia talderik. Amak atletismoa egitera animatu ninduen. Izan ere, korrika egitea gustuko nuen. Gainera nire ama ere korrikalaria izan zen eta Espainiako txapelketa irabazi zuen. Saskibaloi zaletasuna, berriz, aitarengandik datorkit.

Gazte mailan eta senior mailan Espainiako txapelketa irabazi duzu.

Horiek dira nire lorpen nagusiak. Senior mailako urrezko domina ez nuen espero. Nire entrenatzaileak, ordea, nik irabaztea espero zuen.

Nor da zure entrenatzailea?

Uriel Reguerorekin entrenatzen dut, Valladoliden. Errendimendu altuan espezializatutako zentro bat da. Ikasketak Amerikako Estatu Batuetan egin nituen, atletismo beka batekin. Bertatik itzuli nintzenean, betiko entrenatzailearengana jo nuen. Baina bakarrik entrenatzen nuen eta lesioren bat izan nuen. Hori dela eta, Valladolidera etortzea erabaki nuen.

Zer moduz bertan?

Hirugarren urtea dut bertan. Lehen urtean oso negu gogorra izan genuen, baina udan 2:05 egin nuen hiru aldiz. Hala, ondo ari ginela ikusi genuen. 2020an, konfinamendua eta lesioak direla eta, ez nintzen lehiatu. Aurtengo negua ere oso gogorra izan da. Egun askotan zero azpiko tenperaturarekin entrenatu dugu. Duela hilabete nire burua lasterketa irabaztetik oso urrun ikusten nuen, baina otsailean ondo entrenatzeko aukera eduki nuen eta irabaztea lortu nuen.

Poz galanta hartuko zenuen.

Nire helburua domina bat lortzea zen, baina ez zegoen faboritorik. Daniela Garcia aipatzen zuten, baina berak ordura arte lortutako marka onena ez zen gainontzekoona baino askoz hobea eta txapelketa batean edozein gauza gerta daiteke. Gurasoek eta entrenatzaileak garaipenagatik borroka nezakeela esan zidaten eta irabaztera atera nintzen. Lasterketa arraroa izan zen. 200 metroren faltan azken postuan nindoan, baina barrualdetik korrika egiten ari nintzen eta barrualdean beste bat bakarrik nuen aurretik. Barrualdean hutsunea ikusi nuen, arriskatu egin nuen eta irabaztea lortu nuen.

Nori eskaini diozu garaipena?

Une txarretan animatu nautenez gogoratu naiz. Bestalde, nire entrenamendu taldea funtsezkoa da. Beraien laguntzarik gabez, ezinezkoa izango litzateke. Fisioterapeutek ere asko lagundu didate. Izan ere, txapelketara minarekin heldu nintzen. Familia eta lagunak ere oso garrantzitsuak dira, noski.

Zeintzuk dira zure hurrengo erronkak?

Nire helburua datorren urteko Europako Txapelketara joatea da. Aurten Joko Olinpikoak dira, baina oso zaila da sailkatzea. 800 metroko lasterketa bi minututan egin behar da. Europako Txapelketara joateko 2:03 egin behar da eta Madrilgo pista estalian 2:05:64 egin nuen. Aire librean 2:03:90 egitearen baliokidea da. Gertu nago, beraz.

Zure burua 2024ko Joko Olinpikoetan irudikatzen al duzu?

Bi minututik jaistea oso zaila da. Egun, Espainian Esther Guerrerok bakarrik jaitsi du bi minututik. Baina hiru urte barru… nork daki? Datorren urtean 2:02tik gertu egotea lortzen badut, zergatik ez?

Valladoliden entrenatzen duzu, baina Donostiako Atletico San Sebastian taldearekin korrika egiten duzu. Nolatan?

Nire betiko taldea CAP Alcobendas da. AEBtik itzuli nintzenean, lasterketa garrantzitsuetan parte hartzea ahalbidetuko zidan talde batera joan nahi nuen. Alcobendasen urte asko eman nituenez, klausula bat nuen. Gainera, lesio asko izan ditut. Atletico klausula ordaintzeko prest agertu zen eta asko pozten nau beraiei garaipen garrantzitsu hau eman izanak. Gainera, nire aitari ilusio handia egiten dio Donostiako talde batekin aritzeak, noski.

Espainiako Atletismo Federazioaren bekarik ba al duzu?

Ez. Federazioaren bekak nazioarteko maila duten atletentzat dira. Klubaren diru-laguntza dut, baina nire gurasoen laguntzari esker jarraitzen dut atletismoa egiten. Ingeniaritza mekanikoa ikasi nuen eta produktu garapen ingeniaritza masterra egin nuen. Egun, entrenatzeaz gain, kirol arloko big datari buruzko masterra eta biomekanika masterra egiten ari naiz. Nire ametsa biomekanika laborategi batean lan egitea da. Biomekanikaren eta big dataren bidez, kirolariei errendimendua hobetzen lagundu nahi diet. Datu asko jasotzen ditugu, baina oraindik ez dakigu datu horiek nola erabili.

Ze harreman duzu Zumarragarekin eta Urretxurekin?

Bizitza osoa daramat aitaren herrira joaten: asteburutan, Gabonetan, udan… Zumarragara goazen bakoitzean, bidegorrian, Argixaon edo mendian entrenatzen dut. Nire osaba-izebak mendizaleak dira eta Belokin, Irimon… egon naiz. Umetan hilabete batzuk eman nituen Zumarragan aitona-amonekin eta euskara apur bat ikasi nuen. Euskaraz hitz egiten jakitea gustatuko litzaidake.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Zumarragako paleta taldeak Herriarteko Txapelketa jokatuko du

2025/05/14
Zumarraga
2

"Koloneko minbiziaren detekzio probak bizitza salbatu zidan"

2025/05/14
Urretxu eta Zumarraga
3

Eibar futbol taldeko jokalari ohien topaketa Zumarragan

2025/05/16
Urretxu eta Zumarraga
4

Unai Elias xake jokalariak Goierriren Udaberriko Opena irabazi du

2025/05/12
Urretxu eta Zumarraga
5

Hasi dira Eitzagako jaiak!

2025/05/15
Zumarraga
6

Ia 200 lagunek parte hartuko dute Zumarragako olinpiadan, 16 taldetan banatuta

2025/05/16
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT