Urretxuk 190,36 kasu izan ditu 100.000 biztanleko azken 14 egunetan eta Zumarragak 91,64
Azken 24 orduetan Osasun sailak ez du positiborik atzeman Urretxu eta Zumarragan. Urretxun aurreko sei egunetan positiboak egon dira eta egoera okertzen ari zen.
Jaurlaritzak azken 14 egunetan 100.000 biztanleko izandako kasuen arabera herriak gorriz, laranjaz, horiz edo berdez markatzen ditu. Berdez azken 14 egunetan 100.000 biztanleko 60 kasu baino gutxiago izan dituztenak daude, horiz 60 eta 300 artekoak, laranjaz 300 eta 500 artekoak eta gorriz 500dik gorakoak. Urretxu eta Zumarraga horiz daude. Urretxuk 190,36 kasu izan ditu 100.000 biztanleko azken 14 egunetan eta Zumarragak 91,64. Eusko Jaurlaritzak 60tik jaistea jarri du helburu bezala. Erkidego mailan hori lortzen denean, erkidego mailako itxiera amaitutzat emango da. Hori lortzetik nahiko urrun gaude, ordea. Erkidegoan 206,07 kasu egon dira 100.000 biztanleko azken 14 egunetan.