John Dealer&The Coconuts legazpiarrek, Urretxuko eta Zumarragako Northagirres-ek, Soma Cult beasaindarrek eta Joseba B. Lenoir nafarraren taldeak jo dute Poligrafo Fest musika jaialdian
Gaur, Langileen Nazioarteko Egunarekin batera, musikaren eguna ere izan da Urretxun, eta hori ospatzeko asmoz, Poligrafo Fest musika jaialdiaren seigarren edizioa egin dute Urretxuko Labeaga aretoan. John Dealer&The Coconuts legazpiarrek, Urretxuko eta Zumarragako Northagirres-ek, Soma Cult beasaindarrek eta Joseba B. Lenoir gang taldeak aritu dira gaurko arratsaldea girotzen.
Jaialdia egungo egoerak eskatzen dituen segurtasun neurri guztiekin ospatu da: hidrogela, distantziak, maskarak, edukiera… Horrez gain, debekatu egin dute aretoan erre, edan eta jatea.