Euskadiko dantza retro txapelketan parte hartu zuten atzo

Atzo Euskadiko dantza retro txapelketa jokatu zen Zumarragako Zelai Arizti aretoan. Estatu espainiarreko 35 bikotek parte hartu zuten. Bals, pasodoble, tango, saltsa, batxata eta txa-txa-txa dantzatu zituzten. Aritz Fernandez zumarragarrak Uxoa Ibarreta azpeitiarrarekin parte hartu zuen eta lan bikaina egin zuten. Saltsa eta batxata lehiaketetan parte hartu zuten eta biak irabazi zituzten.