Hilaren 20an egingo da San Martin de Tours elizan eta gonbidapen banaketa gaur hasiko da
Urretxuko Udalak luxuzko kontzertua antolatu du Iparragirreren jaiotzaren 200. urteurreneko programaren barne. Hilaren 20an egingo da, 19:30ean, San Martin de Tours elizan.
Gorka Hermosak Urretxutik Mundura obra aurkeztuko du. Urretxuko Udalaren enkarguz konposatu du. Iparragirreren melodia ezagunenen moldaketak eta bere obrak fusionatu ditu.
Hermosarekin batera punta-puntako artistek parte hartuko dute, Urretxuko akordeoilariak gonbidatuta: Joseba Apaolaza aktore urretxuarra, Toti Martinez de Lezea idazlea, Jon Maia eta Maialen Akizu bertsolariak, Josu Maroto marrazkilaria, Marina Pardo mezzosopranoa, Blanchard Strings orkestra eta Easo abesbatza.
200 lagunentzako tokia bakarrik dago eta gonbidapenak kultur etxean eskatu behar dira. Gonbidapen banaketa bihar (astelehena) hasiko da.