Goierriko Aizkorpe bailarako hiru probak irabazi ditu

Nicolas Alustiza zumarragarrak Segurako San Joan Saria proba irabazi zuen atzo arratsaldean, 83 kilometroko etapa gogorra 2:08:53 orduan bukatuta. Ia minutu erdiko aldea atera zion Imanol Aceña (Iridoi) bigarrenari, eta 1:13 minutu Mikel Untzilla (Quesos Albeniz) hirugarrenari. Bederatzi indartsuenak 2 minutu pasatxoan sartu ziren, eta lau minutura heldu zen tropel mardulena. Mendiko saria ere Alustizak irabazi zuen.
Alustiza denboraldi bikaina osatzen ari da. Dagoeneko lau proba irabazi ditu: Egiakoa, Zegamakoa eta Segurako biak.