Zelai Arizti aretoan joko du bluesman tolosarrak. Sarrerak salgai daude dagoeneko.
Iker Piris gitarrajoleak blues kontzertua egingo du hilaren 25ean Zumarragako Zelai Arizti aretoan. Emanaldia 19:00etan hasiko da. Kontzertu hau Urretxuko eta Zumarragako udalek antolatu dute, ikuskizun eszenikoen programaren barne. Sarrerak dagoeneko salgai daude, 10 euroan. Gazte Txartela dutenek 7 euro bakarrik ordainduko dute. Sarrerak Zelai Arizti aretoko leihatilan eta zelaiarizti.sacatuentrada.es webgunean eskura daitezke.