Bazkideak Zelai Arizti kultur etxean elkartuko dira
![](https://www.otamotz.eus/site/files/2021/07/argixao_estadioa.jpg)
Urola Kirol Elkarteak ohiko batzar orokorrerako deia egin die klubeko bazkide guztiei, hilaren 16rako. Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean elkartuko dira. Lehenengo deialdia 18:00etan izango da eta bigarrena 18:30ean.
Gai zerrenda ondorengoa izango da:
- Aurreko aktaren irakurketa eta onarpena
- 2020-2021 denboraldiaren kirol balantzea
- 2020-2021 ekitaldiko kontuak onartzea
- 2021-2022 ekitaldiko aurrekontua
- 2021-2022 denboraldirako kudeaketa plana
- Besteak
- Galderak eta eskakizunak