Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Kirola
Maitane Hernandez (Crossfit zalea)

«Adin eta gorpuzkera guztietako jendeak egin dezake crossfita»

Urretxu

Maitane Hernandez (Urretxu, 1994) Valentziako Taronja Games txapelketako finalera sailkatu da. Atletismoa, gimnasia erritmikoa eta futbola egin izan ditu, crossfitean hasi aurretik.

2021/07/07
Otamotz

Betidanik izan al zara kirolzalea?

Bai. Familiatik datorkit. Aita korrikalaria da eta bizikletan ibiltzen zen. Anaiak, berriz, atletismoa egiten du.

Zein kiroletan aritu zinen crossfitean hasi aurretik?

Atletismoan hasi nintzen eta Espainiako txapelketan parte hartu nuen. Atletismoa egiten nuela, gimnasia erritmikoan ere hasi nintzen. Nik zaletasun bezala hartzen nuen, baina Eibarretik eta Bergaratik deitu zidaten. Bergara gertuago dagoenez, Bergarara joan nintzen. Horretarako, atletismoa utzi nuen. Unibertsitate ikasketak hasi aurretik, gimnasia erritmikoa utzi nuen. Beti kirolzalea izan naizenez, futbolean hasi nintzen, Urolan. Sevillanak eta saloi dantzak ere egiten ditut, amarekin.

Atletismoan, zein probatan aritzen zinen?

300 metroko hesi-lasterketa egiten nuen. Gimnasia erritmikoa egiten nuenez, hesiak erraz gainditzen nituen. Luzera saltoa ere egiten nuen. Eta neguan, krosa.

Gimnasia erritmikoan txapelik lortu al zenuen?

Gipuzkoako eta Euskadiko txapelduna izan nintzen, bakarka.

Noiz arte jokatu zenuen futbolean?

20 urte bete arte.

Nolatan hasi zinen crossfitean?

Ikasketak Salamancan egin nituen eta masterra Valentzian. Hona itzuli nintzenean, Infinit Fitness gimnasiora joaten hasi nintzen. Salto enpresako entrenatzaileekin astean bi aldiz 30 minutuko entrenamenduak egiten nituen, intentsitate altukoak. Nire anaia eta lagun bat Crossfit Txindokira joaten hasi ziren eta nik ere bonu bat hartu nuen. Gustatu egin zitzaidan, baina itxiera perimetralak zirela eta, joateari utzi nion. Bergaran lan egiten dudanez, erizaina naiz eta Bergarako anbulatorioan lan egiten dut, Bergaran eman nuen izena. Duela zortzi hilabete hasi nintzen.

Nolatan erabaki zenuen Valentziako txapelketan parte hartzea?

Kirola oso gustuko dut, estresari aurre egiteko balio dit, eta egunero entrenatzen hasi nintzen. Valentziako txapelketan parte hartzea proposatu zidaten eta baiezkoa eman nuen. 70 ginen eta 12 pasa gara finalera. Uztailaren 16, 17 eta 18an jokatuko dugu finala. Urrian beste txapelketa bat jokatuko dugu Madrilen, taldeka.

Zergatik gustatzen zaizu horrenbeste crossfita?

Gorputz osoa lantzen duzu, ariketa asko egiten direnez (pisuak, korrika, igeriketa, gimnasia, arrauna, sokasaltoa…) beti duzu zertan hobetu, giro polita dugu…

Kirolari osoa izan behar da ondo aritzeko eta estrategia ere oso garrantzitsua da. Norberaren gorputza oso ondo ezagutu behar da, erritmoa ondo kalkulatu ahal izateko.




Oso kirol gogorra da, ala?

Bai, baina egin dudan kirolik gogorrena gimnasia erritmikoa da. Entrenamenduak luzeak eta zailak dira eta oso diziplinatua izan behar da. Ariketak behin eta berriro egin behar dira ondo egiteko. Crossfita zaletasun bezala egiten dut, baina asko entrenatzen dut geroz eta hobeto aritzeko. Kontuz ibili behar da, ordea. Norberaren gorputza oso ondo ezagutu behar da, behar baino pisu gehiago altxatzen ez saiatzeko.

Nola ikusten duzu Valentziako finala?

Ez nuen espero finalera iristea, baina finalera sailkatu ginenetik askoz ere gogorrago entrenatzen ari gara. Egunero hiru ordu entrenatzen ari gara. Igandean bakarrik hartzen dugu atseden. Hala, finalerdietatik hona, asko hobetu dugu. Gainera, finalera sailkatu den Bergarako taldeko beste neskak (Nora Ugarteburu) eta biok oso harreman ona dugu, pike sanoa dugu, eta horrek hobetzen laguntzen digu. Antzeko mailan dagoen batekin entrenatzea oso aberasgarria da. Nire helburua finalean nire onena ematea da. Nahiago dut hamabigarren gelditu nire onena emanda, nire onena eman gabe irabaztea baino. Edozer gerta daiteke. Bergarako taldean oso giro ona dugu eta finalerdietan taldekideen animoek indar handia eman ziguten.

Jendea crossfita egitera animatuko al zenuke?

Noski. Nik zerbikaletan arazoak nituen eta crossfita egiten dudanetik askoz ere hobeto nago. Gainera, oso kirol dibertigarria da. Adin eta gorpuzkera guztietako jendeak egin dezake, bakoitzak bere mailan. Crossfitean gorputz osoa lantzen da eta pixkanaka emaitzak ikusten dira.<

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Santa Anastasia jaietako egitarauko azala, Julen Izagirrerena

2025/07/11
Urretxu
2

Adirane Peñagarikanok Martirietako Igoera irabazi du Azkoitian

2025/07/09
Urretxu eta Zumarraga
3

Barrika lasterketa, geltokietako jaietako berrikuntza nagusia

2025/07/10
Urretxu eta Zumarraga
4

Urola Eskubaloi Klubak bere eguna ospatu du

2025/07/12
Urretxu eta Zumarraga
5

Pogacar eta Vingegaard erlojupeko batean nor baino nor, Zumarragan lehenengoz

2025/07/09
Zumarraga
6

Lore sariketako irabazleak

2025/07/11
Urretxu eta Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT