Enrique Zalduak Dorre Bikietako atentatuari buruzko hitzaldia egingo du, gertaeraren 25. urteurrena dela eta
Enrique Zalduak Dorre Bikietako atentatuari buruzko hitzaldia egingo du, gertaeraren 25. urteurrena dela eta. Hitzaldiaren izenburua Irailaren 11ko atentatuak eta ondorio geopolitikoak da. Ekitaldian bideo originalak emango ditu. Izan ere, Zaldua New Yorken (AEB) bizi zen garai hartan. Ekitaldia ostegunean izango da, 19:00etan, Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean.
