Asteburu honetan geltokietako jaiak izan behar ziren, baina aurten ere bertan behera gelditu dira. Zorionez, oraindik ez da geltokietako plazako merkatariak eta ostalariak geldituko dituen birusik jaio. Iaz erakusleihoetan argazki zaharrak jarri zituzten eta aurten, berriz, Golden dantzalekuarekin lotutako materiala jarri dute: argazki zaharrak, kartelak, diskoak, banderak… Golden dantzalekuak berebiziko garrantzia izan zuen geltokietako auzoan eta merezitako omenaldia egin diote.