Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Kirola
Elene Lete (Realeko atezaina)

«Beti Realekoa izan naiz eta nire ametsa Realean jokatzea zen»

Zumarraga

Elene Lete (Zumarraga, 2002) Realeko atearen jabe egin da denboraldi hasieran, Quiñones Athleticera joan dela eta Nanclares lesionatu egin dela baliatuta.

2021/09/17
Otamotz

Nolatan futbol zaletasuna?

Txikitatik gustatzen zait futbola. La Salle-Legazpi ikastetxeko patiotik Urolara pasa nintzen, haur mailako taldea sortu zenean. Bost urte eman nituen Urolan. 13 urte nituenean, Realak Aretxabaletako txapelketa jokatzeko deitu zidan.

Beti atezain postuan jokatu al duzu?

Hasieran aurrelari postuan jokatu nuen. 11-12 urte nituenean, ez genuen atezainik, egun batean niri tokatu zitzaidan atezain postuan jokatzea eta ordutik aurrera postu horretan jokatu dut.

Lehenengo egun hartan ondo moldatu zinen, beraz.

Eroso sentitu nintzen, pixkanaka gol gutxiago jasotzen nituen eta gustatu egin zitzaidan. Txema Benitezek, Urolako atezainen entrenatzaileak, atezain postuan etorkizuna nuela esan zidan. Kasu egin nion eta hona heldu naiz.

11-12 urterekin hasi zinen atezain postua. Zer da hasiera hartan gehien kostatu zitzaizuna?

Egia esan, erraz moldatu nintzen. Hasieratik gustatu zitzaidan. Inorentzat ez da gozoa bost gol jasotzea, baina haur batentzat gutxiago. Hala ere, ondo konpondu nintzen.

Hain ondo, non hasi eta gutxira Realaren deia jaso zenuen.

Beti Realekoa izan naiz eta nire ametsa Realean jokatzea zen. 13 urterekin Realaren deia jasotzea sekulakoa izan zen. Gurasoak ere beti Real zaleak izan dira eta beraiek ere asko poztu ziren.

Ze ibilbide osatu duzu ordutik?

Hasieran teknifikazio saioetara bakarrik etortzen nintzen eta txapelketa batzuk jokatzen nituen. Andorrakoa, adibidez, bi aldiz jokatu nuen.

Lehen taldera heldu bitarteko bidea gogorra izan al da?

Polita izan da, baina lan asko egin behar izan dut. Lanik egin gabe ez dago lehen taldera iristerik. Zorionez, atezainen entrenatzaile onena izan dut: Ander Ruizi zor diot guztia. Asko lagundu dit.

Noiz konturatu zinen lehen taldera iristeko aukerak zenituela?

Pixkanaka izan da. Hirugarren atezain izatera iritsi nintzenean, urte baten edo biren bueltan lehen taldearekin jokatzeko aukera eduki nezakeela ikusi nuen. Lehen partida ofiziala maiatzaren 30ean jokatu nuen, Santa Teresa taldearen aurka. Aurreko denboraldian partida hori bakarrik jokatu nuen.

Hasi berri den denboraldian bi partida jokatu dituzue eta bietan jokatu duzu.

Ligako lehen partidan hamaikakoan egotea oso garrantzitsua da. Gainera, irabazi egin genuen.

Mariasun Quiñones Athleticera joan izanak mesede egin dizu.

Aurreko denboraldian hirugarren atezaina nintzen, baina Mariasun Athleticera joan da eta Adriana lesionatu egin da. Mariasun Athleticera joateak pena handia eman zigun guztioi, baina horri esker pauso bat eman nuen, jokatzetik gertuago nengoen. Adriana lesionatu egin zen, baina Olatzek ere jokatu izan du eta argi zegoen entrenatzaileak hobeto ikusten zuenak jokatuko zuela ligako lehen partida.

Natalia Arroyo entrenatzaileak noiz esan zizun ligako lehen partidan zu izango zinela atezain titularra?

Hamaikakoaren berri eman zuenean jakin nuen nik jokatuko nuela. Ez zidan lehenago esan. Hamaikakoaren berri eman ondoren, niregana etorri zen eta lasai egoteko esan zidan, entrenamenduetan egiten dudana egiten banuen, dena ondo joango zela.

4 eta 1 irabazi zenioten Valentzia taldeari eta gainera geldiketa bikain bat egin zenuen.

Zelaian eroso sentitu nintzen. Ez zen partida zaila izan, baina lehen partida zen eta gure jokalari asko taldera heldu berriak dira. Irabazten hasi zarelako, ez dago fidatzerik. Kontzentrazioa partida osoan zehar mantendu behar da. Atezainak ezin du inoiz kontzentrazioa galdu.

Zer esan zizun entrenatzaileak partida amaitu zenean?

Oso ondo jokatu nuela eta horrela jarraitzeko.

Joan zen igandean, berriz, San Mamesen jokatu zenuten eta partida irabazi, gainera.

San Mamesen jokatzea sekulakoa izan zen. Hasieran urduri nengoen, baina taldeak oso ondo jokatu zuen eta geldiketa garrantzitsu bat egin nuen. Ea bigarren itzuliko partida Reale Arenan jokatzen dugun eta ordurako harmailak bete daitezkeen!

Zeintzuk dira zure dohainak?

1,74 metro neurtzen dut eta goitik doazen baloiak hartzeko orduan ondo moldatzen naiz. Dena den, altuera ez da garrantzitsuena. Garrantzitsuena denbora eta distantzia ondo neurtzea da. Baloiaren bila noiz joan jakitea, alegia. Bestalde, buruz buruzko jokaldietan ondo moldatzen naizela uste dut.

Zertan duzu hobetu beharra?

Atezainaren postua zaila da eta beti dago zer hobetu. Erabaki asko hartu behar dira eta erabaki horiek hartzeko oso denbora gutxi izaten dugu. Erabaki zuzena hartu behar da eta berandu izan baino lehen, gainera.

Zein da zure buruari denboraldi honetarako jarri diozun helburua?

Taldeari laguntzea, ikasten jarraitzea eta ahalik eta gehien jokatzea.

Eta zein da taldearen helburua?

Ahalik eta goien sailkatzea eta Erreginaren Kopa irabaztea.

Ez dira helburu makalak, aurreko denboraldiaren amaieran hamar jokalarik taldea utzi zutela kontuan hartuta.

Jokalari askok utzi dute taldea, baina gure buruarengan fede handia dugu. Talde bikaina dugu. Asko joan dira, baina beste asko etorri dira eta talde oso ona dugu. Oso pozik gaude.

Nahikari Real Madrilera joan da eta Nerea Eizagirre da orain zuen liderra. Joan zen astean kontratua luzatu zuen.

Nereak kontratua luzatzea oso garrantzitsua da guretzat. Asko poztu gaitu.

Etorkizunera begira, zein da zure ametsa?

Realarekin Txapeldunen Liga jokatzea. Iaz ez ginen urruti ibili. Ez da sekula amore eman behar.

Nola ikusten duzu liga?

Levantek, Bartzelonak, Real Madrilek… talde onak dituzte, baina guk ere bai. Ez dago jakiterik zer gertatuko den. Aurreko denboraldian Bartzelonak hiru txapelketak irabazi zituen eta denboraldi honetarako Irene Paredes fitxatu dute, baina oso ondo jokatu beharko dute guri irabaztea nahi badute.

Nesken futbolak aurrerapauso nabarmena eman du azken urteetan. Klubaren babesa sentitzen al duzue?

Bai. Geroz eta baliabide gehiago ditugu. Ikusgarritasuna landu behar da, partida gehiago eman behar dira telebistan, eta soldatak hobetu behar dira.

Zeintzuk dira zure gustuko atezainak?

Sandra Paños (Bartzelona) eta Mariasun Quiñones. Hiru urte eman ditut egunero Mariasunekin entrenatzen. Zorte handia izan dut. Asko ikasi dut bere eskutik eta pena eman zidan bera joateak, baina bakoitzak bere bidea egin beharra du.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxu-Zumarragako taldeak irabazi du Lazkaomendiko jaietako herri kirol desafioa

2025/05/04
Urretxu eta Zumarraga
4

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
5

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT