Mendi lasterkari urretxuarrak Euskal Selekzioarekin parte hartu du Portugalgo proban
Mayi Mujika mendiko korrikalari urretxuarrak lorpen berria egin du asteburuan. Atzo Portugalen jokatutako Madeira Sky Race proba irabazi zuen. Euskal Selekzioarekin parte hartu du urretxuarrak, eta 7:16:21ean bukatu du 55,6 kilometroko lasterketa.