
Espainiako poliziak haur pornografiaren aurkako sarekada egin du Gipuzkoan. Urretxu, Lazkao eta Donostiako hiru pertsona atxilotu dituzte. Haur pornografia eduki eta Internetez zabaltzea leporatu diete. Ez dute beraien arteko harremanik. Deklaratu ondoren, aske utzi dituzte epaiketaren zain.
Urretxuarrari dagokionez, poliziak haur pornografia artxiboak jaitsi zituela ikusi zuen eta bere etxera jo zuen. Etxean bideoak aurkitu zituzten eta atxilotu egin zuten. Gainera, bi disko gogor eraman zituzten, aztertzeko.