Emakumeek Euskal Herriko plazetan tokia nola hartu duten lantzen du dokumentalak, dantzaren bidez.
ZU Dantzaz taldeak eta Zumarragako Udalak Jantzari dokumentalaren emanaldia antolatu dute. Ostiralean izango da, 19:30ean, Zelai Arizti aretoan. Dokumentalean, Iurretako dantzarien eskutik, tradizio sekular bat nola hautsi zen erakusten da: Euskal Herriko plazetan protagonismoa gizonezkoena zen eta pixkanaka emakumeak bere tokia hartu du.