Bere alaba Erinek Ehlers-Danlos baskularra du
![](https://www.otamotz.eus/site/files/2021/11/256703180_3018742781680842_3885852925590161291_n.jpg)
Endika Altzelai zumarragarrak maratoi bat egingo du lehenengoz, azaroaren 28an Donostian, gaixotasun arraroen ikerketaren alde. Endikaren alabak, 6 urteko Erinek, Ehlers-Danlos baskularra du. Gaitz honek bere sistema baskularreko kolagenoari eragiten dio.
Ekimenarekin bat egin nahi dutenek, hemen eman dezakete diru-laguntza. Zurich fundazioak herritarrek emandakoaren %50 emango du.