Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Ekonomia

ELAk plastikoak pirolisi bidez tratatzeko "erraustegia" zabaltzeko asmoa bertan behera uzteko eskatu dio Eusko Jaurlaritzari

Zumarraga
DCIM157MEDIADJI_0764.JPG
2021/12/23
Otamotz
Eusko Jaurlaritzak hondakin industrialak kudeatzeko egin nahi dituen instalazio berrien artean, Zumarragan plastikoak tratatzeko planta bat dago. Arcelorri erositako lurretan kokatu nahi dute eta 2023 amaieran irekiko da. Urtean 33.000 tona plastiko hartuko ditu eta pirolisiaren bidez erregaiak egiteko olioa aterako dute. 
 
ELA sindikatuak hondakin solidoak errez erregaia sortzen dutela dio, eta Europar Batasunaren beraren auraudiaren arabera (2010/75EU art 3.4 Europako Zuzentaraua), erraustegi bezala definitzen dela. “Beraz, Zumarragakoa ere (Bergaran paper hondakinentzat eraiki nahi da beste bat) erraustegia izango da. Hondakinen tratamendu hau onartezina da ELArentzat”, dio sindikatuak.
 
Horra hor ELAren prentsa oharra:

“Horrelako instalazioek ez dute lekurik gaur egun sufritzen dugun krisi klimatiko eta ekologikoan. Bergarako erraustegia eraikitzeko asmoa salatu genuenean ere esan genuen: alternatiba hondakinak gutxitzean datza. Ekoizpenean neurriak hartu behar dira horrenbeste hondakin ez sortzeko. Industria politika ekonomia zirkularra bultzatzean oinarritu beharko litzateke, baina oraingo industria politikak ez du ekoizpenean eraldaketarik planteatzen, bultzatzen duen bakarra arazoa areagotzen duen internazionalizazioa da, onartezina dena ELArentzat.

Proiektu honen inguruko informazio falta ere salatzen du ELAk. Eusko Jaurlaritza ezkutuan ari da instalazio mota hau kudeatzen, eta bitartean Tapia Legea onartzen dute azpiegitura hauek inposatzeko.

ELAk urteak daramatza errausketa hondakinen kudeaketarako tratamendu txarrena dela esanez, eta orain ere hala diogu. Erraustegiak osasunarentzat eta ingurumenarentzat kaltegarriak dira eta Europako ingurumen eta hondakin politiken guztiz aurka doaz gainera.

Europan zehar gisa honetako instalazioetan izandako esperientzien ondorioz, jakina da hondakinen pirolisi bidezko errausketak ez duela bultzatzaileek saltzen duten ekoizpen energetikoa eskaintzen. Ekologikoki ez dira jasangarriak, baina ezta ekonomikoki ere. Esaterako, Erresuma Batuan publikoki finantzatutako lau gasifikazio eta pirolisi erraustegitatik, bi ez ziren heldu martxan jartzera ere, hirugarren bat ez zen behar bezala funtzionatzeko gai izan eta itxi egin zuten eta laugarrenak hainbeste akats zituen, berreraikitze fasean dagoela.

Behar bezala garatutako teknologia ez den neurrian, ingurumenarentzako mehatxuaz gain, herritarren eta instalazioetako langileen segurtasunerako ere arriskutsuak dira. Alemaniako gasifikazio instalakuntza batean jazotako hondamendia kasu, non emisioen eta erabilitako muturreko errausketa metodoen ondorioz, erraustegiaren tximinia eta sabaia kolapsarazi zituen.

Ekonomikoki ez da bideragarria, ingurumenarentzat mehatxu larria suposatzen du, herritarren eta langileen osasun segurtasuna arriskuan jartzen du, prekarietate iturri da eta badira arazo berari erantzuteko lanpostu gehiago, duinagoak, seguruagoak eta ekologikoagoak eskaintzen dituzten ereduak.

Horregatik, Zumarragako proiektua bertan behera utzi eta behingoan, hondakinen tratamendu iraunkorretan inbertitzeko eta ekonomia zirkularrean oinarritutako industria politika bultzatzeko exijitzen diogu Eusko Jaurlaritzari”.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Santa Barbarako eserleku erraldoia

2025/06/11
Urretxu
2

Agiñako Oleta elkarteak 50. urteurrena ospatuko du irailaren 6an

2025/06/12
Zumarraga
3

Herriko idoloaren heriotzaren 60. urteurrena

2025/06/12
Urretxu eta Zumarraga
4

Bi udalen harrera Goierri saskibaloi taldeko neskei

2025/06/13
Urretxu eta Zumarraga
5

Iparragirre institutuko irakasleen kontzentrazioa

2025/06/12
Urretxu eta Zumarraga
6

EH Bilduk Pagoeta gune soziokulturalari buruzko proposamena aurkeztu du

2025/06/12
Urretxu
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT