ZUbertsotan bertso eskolak martxan jarritako katearen hogeita seigarren kate-begia Asier Oliveirak jarri du, urte berriari jarritako bertsoekin.
· Gaia: Urte berriari
Ez urtezaharrik, ez da festarik
lagunak etxean konfinaturik
eta gainera, hortaz aparte,
ez dut txertorik, ez pasaporte
Askatasuna
Hori da denok behar duguna
noiz iritsiko zaigu eguna?
Hilak lehena, proposamena:
urtea ondo hastea aurrena.
Ea autren den zerbait desberdina
baina, halare, berdina egin.
Zein erromeri?
Santatik gora zaigun ageri
Irimo puntan jarriz bi begi.
Zer oparitu? Ondo aditu.
Antigeno pack-a nahiko meritu
‘Negatiboa’ saria dugu
eta kontaktu-eza helburu.
Omikron hara,
hau amaitzeko momentua da
Broma honekin nazkatu gara!
Ta kabalgata, ze zalaparta
famili askontzak egun aparta
Hau ere kendu digute antza
nahiz eta batzuk egin zalantza
Baina aurrera
jarraitu behar dugu batera
ta optimismoz dena hobe da!