Eskola kirolaren inguruko protokoloak eskola kiroleko lehiaketak bertan behera utzi dituenez, Urretxu-Zumarraga ikastolan kirol jardunaldia antolatu dute. Hala, haurrek ez dute eskola kirolean lehiatzeko aukerarik izan, baina bai kirola egiteko aukera. Ez dira beste ikastetxeetakoekin aritu eta gelako burbuila errespetatu dute, protokoloak agintzen duena betez. Lehen Hezkuntzako 3., 4., 5. eta 6. mailako 140 ikasle inguruk eta 15 irakasle inguruk parte hartu dute. Haur bakoitzak hiru kirol egin ditu. Haurrak, irakasleak eta gurasoak oso gustura gelditu dira.