Urola Kirol Elkarteak futbolaren bilakaerari buruzko solasaldia antolatu du, 50. urteurreneko ekitaldien barne. Datorren asteartean izango da (hilak 29), 19:00etan, Urretxuko Labeaga aretoan. Mitxel Badiola Realeko oinarrizko futbolaren arduradunak, Garbiñe Etxeberria Realeko emakumezkoen taldeko kirol zuzendariak, Andoni Azkargorta Eibar taldeko entrenatzaile laguntzaileak, Elene Lete Realeko atezainak, Mikel Balenziaga eta Dani Garcia Athleticeko jokalariek eta Iñaki Aranzadi Urolako entrenatzaileak parte hartuko dute. Solasaldia Jon Balenziaga kazetariak gidatuko du.