![](https://www.otamotz.eus/site/files/2022/06/irabazlea-1000e.jpeg)
Bi-Tartean merkatari elkarteak 1.000 euroko eta 500 euroko erosketa bonu bana zozkatu ditu. Bata Urretxu-Zumarraga txartelarekin erosketak egin dituztenen artean eta bestea txartela eskatu dutenen artean. 1.000 euroko saria Eukene Murillo Alemanek eskuratu du eta 500 eurokoa Ana Telleria Zubeldiak.