ZUbertsotan bertso eskolak martxan jarritako bertso-kateari heldu dio Ander Kerexeta Lizarazuk ere, Miguel Lopez de Legazpiren lekuan jarrita herritarrei jarritako bertsoekin.
- Egilea: Ander Kerexeta Lizarazu
- Gaia: Miguel Lopez de Legazpik herritarrei
- Doinua: Aita izena kanta beharrak
Nola bapaten hasi zeraten
azpi alde hau txikitzen
makina hotsek lagundu naute
lozorrotik ateratzen
Bertso hauekin saiatuko naiz
sentipen batzuk azaltzen
plaza erdian hementxe zutik
ez det ezer e(re) pintatzen
eta gainera nazkatua naiz
filipinar hau zapaltzen (bis)Elizakoen babesarekin
abitu ginen harutza
barkutik jeitsi ta berehala
lapurreta eta bortxa
arkabuza ta labanarekin
odol putzuen lorratza
Urte luzetan barrun daramat
damua, pena ta lotsa
bakearen izenean joanda
erein genun heriotza(bis)Hemendik sarri ikusten ditut
udalen eztabaidatzen
demokrazi ta berdintasuna
momenturo goraipatzen
alkatek ere jardun omen zun
ne ibilerak zuritzen
gauzak onartu ta has gaitezen
trapu zikinak garbitzen
lapurtutakoa itzularaziz
ta barkamena eskatzen(bis)
Azken bertsoan gauza bat nahi detHerritarrena iritsi
ni bezelako eredu txar bat
ezin duzue hemen utzi
Egindakoa ezin aldatu
baina a(ha)l da irakatsi
armak ibiliz ezin zaiela
beste herriei ebatsi
Kitto! Soka bat lepora eta
mesedez lurrera “jeitsi”(bis)