![](https://www.otamotz.eus/site/files/2022/08/urola_klubaren_ekipazio_be.jpg)
Larunbatean Zumarraga-Urretxu lagunarteko futbol txapelketa jokatuko da Argixao futbol zelaian, Urolak antolatuta. 10:30ean Ohorezko Mailako neskek jokatuko dute. Urolak Zumaiakoren aurka, hain zuzen ere. 13:00etan Antioko amabirjinari loreak eskainiko dizkiote. Bukatzeko, 16:30ean Urolaren eta Ilintxaren Ohorezko Mailako mutilek indarrak neurtuko dituzte.