
Gaur eguerdian Gabonetako erakusleiho lehiaketan antolatu dute. Aurtengo berrikuntza nagusia herritarrek sari bat emango dutela da. Parte hartuko duten erakusleihoak ikusi eta ondoren botoa eman behar dute, abenduaren 15a baino lehen: bi-tartean.eus webgunean, erakusleihoetan ikusiko duten QR kodearen bitartez edo erakusleihoetan jarriko whatsapp zenbakiaren bitartez. Botoa ematen duten herritarren artean 100 euroko erosketa bonoa zozkatuko da. Sari hori Bi-Tartean elkarteak kudeatuko du.
Lehiaketan parte hartuko duten merkatarien artean lau sari banatuko dira: lehen saria (diploma, Bertatik Bertara produktuen saskia eta 200 euroko bonoa), bigarren saria (diploma, Bertatik Bertara produktuen saskia eta 100 euroko bonoa), hirugarren saria (diploma eta Bertatik Bertara produktuen saskia) eta herritarren saria (diploma eta Bertatik Bertara produktuen saskia).
Lehiaketan Urretxu eta Zumarragako denda guztiek parte har dezakete. Azaroaren 14tik 28ra eman behar dute izena, merkatarien bulego teknikoan (Labeaga 56, Urretxu). Epaimahaia abenduaren 9tik 15era pasako da dendetatik (biak barne). Dendak 21:00ak arte argiztatuak egon beharko dira.
Sari banaketa ekitaldia abenduaren 16an izango da, 13:30ean, Urretxuko udaletxean.