Agiñako bizilagunak San Martin eguna ospatzen ari dira. Goizean meza egingo dute (prozesioarekin) eta ondoren hamaiketako herrikoia Oleta elkartean. Jubilatuak elkarrekin bazkaltzen ari dira eta 20:30ean bertso afaria (herriko bertso eskolako kideekin) egingo dute.
Bihar, 17:00etan, haur jolasak eta toka txapelketa egingo dituzte. 18:30ean haurrentzako txokolate jana egongo da. 20:30ean, Oleta elkartean afaria nahi duten guztientzat, Olarte eta Lutxurdio trikitilariekin.
Jaiak igandean amaituko dira. 10:00etan meza egingo dute, 11:00etan pilota partidak jokatuko dira, 12:30ean erromeria egingo dute ZU Dantzaz taldearekin, txalapartariekin eta bertsolariekin eta 15:00etan Oleta elkartean bazkaria egingo dute Miren eta Agurtzane trikitilariekin eta bertsolariekin. Bazkaria inguratzen diren guztientzat izango dira.
Bestalde, goizean zehar hamarretakoak emango dira (buzkantza, txoriz egosia, ardi gixatua…).