
Ostirala eta eguraldi ona lagun, sekulako jende pila elkartu da Urretxuko Iparragirre plazan San Martin auzoko bizilagunek antolatzen duten festaz gozatzera. Haurrentzak opariak egon dira eta herri kirol erakustaldia ere bai. Ondoren, odolki dastaketa egin dute. Iparragirre Balerdi musika tailerrak eta Lizarriturri txistulari taldeak jaia girotu dute. ETBkoek ere ez dute kale egin eta zuzeneko konexioa egin dute.
Zozketan saritutako zenbakiak 1465 eta 2645 dira eta lortutako 1.490 euroak Elikagaien Bankuari emango dizkiote.