Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Ingurumena

Urretxu-Zumarraga Bizi! taldeak Arcelorrek Kaminpen egindako altzairu errautsen "isurketa ilegalak" eta Eusko Jaurlaritzaren eta Zumarragako Udalaren utzikeria salatu ditu

Zumarraga
2022/11/11
Otamotz

Urretxu-Zumarraga Bizi! taldeak Arcelorrek Kaminpen egindako altzairu errautsen “isurketa ilegalak” eta Eusko Jaurlaritzaren eta Zumarragako Udalaren utzikeria salatu ditu. Horra hor komunikabideetara bidali duten gutuna.

“Zaldibarko zabortegira milaka tona altzairu errauts bota zituzten 2020ko otsailaren 6an instalazioa amildu zen arte. Hondamendi horretan Joaquin Beltran eta Alberto Sololuze langileak hil ziren, azkenaren gorpuak zabor artean lurperaturik darrai. Zabortegiaren egoera larriaz behin baino gehiagotan ohartarazi bazuten ere, arduradunek ez zuten ezer egin. Arcelor Mittal zen bertan errautsak pilatzen zituen enpresa nagusietako bat.

Berria egunkariak argitaratuaren arabera, Zaldibar itxi eta handik gutxira ekin zioten Olaberriko plantako errautsak 2016tik itxita zegoen Kaminpeko zabortegian botatzeari. Arcelor Mittalek ez du baimenik altzairu errautsak bertan pilatzeko, eta 2008tik baimena lortzen saiatu den arren, behin eta berriz ukatu diote sortzen diren “hauts lainoek ingurumenarentzat eta herritarrentzat suposatzen duten arrisku handia” medio (udalaren hitzak). Iazko uztailean lurrak Hormor enpresari saldu bazizkion ere, jardueraren titular bakarra izaten jarraitzen du Arcelor Mitallek.

Hortaz, salatzen dugu jarduera erabat ilegala izan dela eta, gainera, bai jaurlaritzak (lau aldiz deitu zion atentzioa enpresari baina neurririk hartu gabe) eta baita Zumarragako Udalak ere bazekitela eta ez dutela ezer egin. Larritzekoa da arduradunek jarduera ilegal honen berri izan arren, ez dela geldiarazi aurtengo martxoan publiko egin zen arte.

Horrez gain, UZ Bizi!-tik ondorengo lau puntuetara zabaldu nahi dugu gure salaketa, legearen baitan egindakoaz gain, herritarrei zuzenean eragiten dietelako:

1. Segurtasun faktorea

Zabortegi hauetan legeak ezartzen duen gutxieneko segurtasun faktorea 1,5ekoa da. Zaldibarkoa jausi zenean, 1ekoa zuen. Hain zuzen, Lurgintza ingeniaritza aholkularitzaren arabera Zaldibarkoak jausi zenean zeukan berdina da 2021eko uztailean Arcelorren zabortegiak zuena. Nabarmendu dute ere arrakala eta pitzadurak topatu dituztela lurrean eta kontentzio horman, baita azpitik igarotzen den A-636 autobiako Bergara-Beasain tunelaren egonkortasuna arriskuan jartzen duela.

2. Aire eta uren kutsadura

Legeak ezartzen dituen oinarrizko ikuskapenik gabe egindako isurketak izan dira eta ez dituzte legeak ezartzen dituen gutxieneko legalak bete, inpaktu azterketak barne. Horregatik, ez dago modurik jakiteko azpitik igarotzen den Urola errekara filtraziorik izan den.
Badakiguna da, errauts gorien tenperatura medio, hauts lainoak sortzeko arriskua dagoela. Eta zabortegia martxan egon den azken bi urteetan partikula toxiko eta kantzerigenoen mugak (M10, PM2,5…) gainditu direla Zumarragako airearen neurketetan. Zabortegia geldirik egon zen azken hiru urteetan (2017-2020) gertatu ez zena.

3. Natur-guneen industrializazioa

Jatorrian baso-lur gisara kalifikatuta zegoen egun zabortegi bihurtu dutena. Hirigintzan ohikoa bada ere, onartezina da herritarren interesen eta osasunaren kaltetan enpresa baten behar puntualei alfonbra gorria jartzea administraziotik.
Larrialdi klimatikoa bizi dugu. Lurraren berotzea eragiten duten CO2 isurketak xurgatzeko natur guneak behar ditugu, ekosistemen oreka ezin da mantendu biodibertsitaterik gabe, eta erregai fosilen agortzearekin batera, ezinezkoa bihurtzen ari da bizitzeko behar ditugun elikagaiak herrialde urrunetatik ekartzea. Bizitzaren erreprodukziorako ezinbestekoa zaigu ditugun natur-guneen kontserbazioa.

Ez dugu zabortegirik nahi, ez enpresa espekulatzaileen etekinerako eolikorik mendietan, ezta plaka fotovoltaikoen zentralik larre soroetan. Energia berriztagarriek jasangarriak ere izan behar dute eta horretarako ezinbestekoa da bizitzeko behar ditugun natur-guneak zaintzea.

4. Hondakinen kudeaketa

Agintari eta hedabideek hondakinak birziklatzeko eta murrizteko ardura herritarren gain jartzen duten bitartean, beste aldera begiratzen dute enpresek egiten duten hondakinen kudeaketa arduragabearen aurrean. Hego Euskal Herrian sortzen diren hondakin guztien ia %80 industrialak dira eta urtez urte gora doa.

Metalurgiako altzairu errautsen kasuan, badaude sortzen diren osasunarentzako hondakin toxiko eta arriskutsuak neurri handi batean murrizteko metodoak (CSIC), hala ere, Arcelor Mittalek nahiago du ingurumena, osasuna eta langileen segurtasuna arriskuan jarri bere irabaziak murriztea baino.

Norabide berean salatzen dugu Jaurlaritza eta Zumarragako udalaren babesarekin Plastic Energyk Arcelorren lurretan egin nahi duen plastiko erraustegia. Birziklatu beharrean, nahiago dute funtzionatzen ez duela frogatuta dagoen eta lanpostu gutxiago eta kutsadura gehiago eragingo duen makroproiektua sustatzea. Noren mesedetan?

Honen aurrean, UZ Bizi!k ondorengoa eskatzen du:

1. Ingurumenari egindako kaltearen azterketa zorrotza.
2. Ardura legal guztien ikerketa. Bai enpresarena, baina baita administrazioena ere. Inpunitaterik ez. 3.Arcelorri 200.000 euroko isuna eta urtebeteko desgaitzea ezartzea.
4. Enpresen zaborren kudeaketa ereduaren eraldaketa balio ekologiko eta jasangarrien baitan.
5. Dagoeneko pilatuta dauden errautsen tratamendua eta zabortegiaren behar bezalako zigilatzea”.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Martxoan Bertsoako finala bertan behera geratu da

2023/03/24
Urretxu eta Zumarraga
2

Antonio Molina sindikalista eta Urretxuko zinegotzi ohia hil da

2023/03/27
Urretxu
3

Iker Gutierrezek irabazi du UZ Traileko argazki lehiaketa

2023/03/24
Urretxu,Zumarraga
4

Aspaceko erabiltzaile eta langileek Imanol Garro omendu dute

2023/03/24
Urretxu
5

Luken Garitano eskiatzaile urretxuarrak Espainiako Kopa irabazi du

2023/03/27
Urretxu
6

Jon Luqui izango da EAJren Urretxuko alkategaia

2023/03/24
Urretxu
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT